2008-12-11

Mondragon Taldea eta krisia. Eta langabetu gehiago.

diariovasco.com-en gaurko egunean agertutako berriaren arabera, Mondragon Taldeak bertako 260 kooperatibei zenbat neurri hartzeko prest egon behar dutela esan die. Neurrien artean, arazo ekonomikoak dituzten kooperatiba batzuen itxiera eta langileen kanporatzea.
Beraien esanetan, koiunturala ez den krisi honen aurrean (urte luzeak iraungo dituen krisia), lan-orduen luzatzea eta aparteko ordainsariak eta interesak alde batera uztea planteatu beharko da.
Langilegoari dagokionez, bazkideetako batzuk beste postu/kooperatibetara joan beharko dira. Aldi baterako pertsonalak ez du, baina, lanpostua mantentzeko aukera handirik izango.
Era berean, blog.consultorartesano.com helbidean krisi ekonomikoak kudeaketa-krisian eragin dezakeen planteatzen du, Mondragon-ek kudeaketa arloan duen heldutasun mailan aztertuz.

No comments: