Zortzi sindikatuk itun bateratua izenpetu dute, eta bertan egindako proposamenak onar ditzala eskatu diote Sarkozyri
Departamenduan ikastetxeen %85 greban izanen direla erran dute sindikatuek
CFDT, CFTC, CFE-CGC, CGT, FO, FSU, Solidaires eta UNSA sindikatuek greba eta mobibilizazioetan parte hartzera deitu dute biharko. Lehen aldiz itun bateratua lortu dutela azpimarratu dute sindikatuek, eta «ostegun beltza» iragarri dute. Arlo publiko zein pribatuan, langileak bilkurak egitera deitu dute. Krisialdia kapitalak eragindakoa dela diote, eta, ondorioz, krisialdiaren kalteak ezin direla langileen bizkar ordaindu.Informazio-iturria: http://www.berria.info/paperekoa/harian/2009-01-28/016/009/Sindikatuek_ostegun_beltza_iragarri_dute_greba_eta_mobilizazioen_bidez.htm
No comments:
Post a Comment